XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JULIEN VINSON (1843-1926)

Euskeraz ba-zekian arren, etzuen gauza aundirik gure izkuntzan idatzi.

Merezi du, orraitio, euskal eleder orrietan aipu berezia.

Paris`en jaio zan, bere ikas-lanak India`n egiñik.

1866`an, Baiona`n daukagu oian-zai edo begirale orokor.

Libourne`n il zan.

BERE LANAK Eten gabeko lana egin zuen Vinson`ek euskal baratzean, ia irurogei urtetan egin ere.

1867`an sortu zuten Paris`en Revue de Linguistique et de Philologie comparée aldizkaria, ta ementxe argitaratu zitun Vinson`ek bere euskerari buruzko lanik bein eta garrantzitsuenak.

Bere iritziak geienik latzak eta iñoiz zakarrak ditugu; eztabaida gogorrak ere izan zitun, Stempf eta Schuchardt`ekin oroz gain.

Euskal adimena lo zegoen oraindik, beretzat; eta gure erriak etzuen ezer onik, bere izkuntza kendu ezkero.

Pentsaera onek sortuta, ba-zitun bere etsaiak.

Bere lanik ederrena: Bibliographie de la langue Basuque (Paris, 1891), eta Complement et Supplément (Paris, 1898), bigarren alea.

Geroago argitara zuen Les Etudes Basques de 1901 a 1905; baita Revue Général de Etudes Basques. Eta aurreragotik Le Folklore du Pays Basque.

Aitaturiko Bibliografian euskeraz, euskerari ta euskal erriari buruz zerbait biribildu duten guztien lanak eta izenak dakazki.

Era ontako lanetan oraiñarte osatu izan diran guztietatik bikaiñena duzu, dudarik gabe.

Euskal literaturaren kondaira bat jasean bururatzeko, ezinbestez, esku artean euki bear duguna; idazle zahar askoren berriz eta liburu geiagoren zeaztasun jakingarri ugariz abailduta bait daukagu.